Español - Euskara - English

Jangela

Jangela


Jangela oso zabala daukagu. Bertan giro lasai eta erosoan sekula ez bezala gozatuko duzu gure platerak dastatuz.

Jangela eta terraza banatzen dituen kristalera handiak Zarautz eta Santa Barbara inguruak hartzen dituen koadro panoramiko bikaina eskaintzen du. Eguraldia dena delakoa izanda ere, ikuspegia zoragarria da, bai egunez zein gauez herriko argi guztiak pizturik daudela.

Barne-diseinuaren ezaugarri nagusiak zurgapen akustiko onena lortzeko pentsaturiko horma bat eta povera arteari keinua egiten dion arrain kaxez osatutako elementu estetiko bat dira. Espazio honetan, Lucas Interiorismo y Decoraciónk landua, forma-kontzeptu garaikide bat tratamendu organiko batekin bateratu da, leku zabal eta ireki bat goxotasunez betetzeko.

Gurean afaldu bitartean kolorez beteriko ilunabar batez gozatzea sekulako esperientzia da.