Español - Euskara - English

Sagardo botila

Sagardoa


Arizia sagardoa hasieratik bukaerara gure instalazioetan ekoizten da, urri inguruan bildutako bertako eta inguruetako sagarrak erabiliz. Botilatik edo sagardotegiko kupel ezberdinetatik edan daiteke, txotx eginez.


Txotx

"Txotx" egitea sagardotegien kulturako ezaugarririk nagusienetako bat da. Kupeletik datorren sagardo bizi-bizia norberak zuzenean edalontzira zerbitzatzean datza. Nahi adina errepikatu daiteke.