Español - Euskara - English

Arizia

Bisita gidatuak


Bisita gidatuak eskaintzen ditugu gure bodega ezagutu nahi dutenentzat. Hasteko, sagastitik ibilaldi baten bitartez, sagarrondoekin egiten den lana, erabilitako sagar-mota ezberdinak eta uzta jasotzeko momentua erabakitzen laguntzen diguten tresnak ezagutu daitezke. Ondoren, sagarrak jasotako momentutik sagardo bilakatu bitarteko bidea eginez, bodega osoa erakusten da. Bisita amaitzeko, kupeletako sagardo dastaketa egiten da aperitibo batez lagunduta.

Bisitak egiteko egunak: ostirala, larunbata, igandea eta astelehena.
Ordua: 11:00
Prezioa: 8€ (bez barne)
Bisita egin nahi izanez gero, deitu aurretiaz telefono honetara: 627828365 (Maite).