Español - Euskara - English

Noticias - Berriak

Sagar-bilketa – Recogida de manzana

2014/09/27

Hurrengo astetik aurrera sagarra jasotzen hasiko gara. Hori dela eta, kupela bakarra izango dugu hemendik sagardo-denboraldiaren hasiera iritsi arte (urtarrilean). Sagardoa nola egiten den ikusi nahi baduzue etorri bisitan, telefonoz deituta (943100489) ordu egokiren bat antolatu dezakegu prozesua ikusteko.
Hemendik aurrera sagar usaina izango da inguru hauetan!

La semana que viene comenzamos con la recogida de manzana. Por este motivo vamos a tener solamente un depósito para degustar de aquí hasta el comienzo de temporada (enero). Si queréis ver el proceso de elaboración de la sidra estáis en la mejor época, si nos llamáis por teléfono (943100489) concretaremos una cita para que podáis ver todo el proceso.
¡A partir de ahora olerá a manzana por estos lares!

Recogida de manzana

“Apirileko lorea urrea bezain hobea, Maiatzeko lorea ezer baino hobea”

2013/05/10

Bai. Egia da. Atsotitz honek potto egiten du. Baina esaera zahar guztien moduan arrazoirik ez du falta. Sagarrondoari dagokionez, barietate goiztiarrak martxoaren bukaeran hasten dira loreak botatzen, baina apirilean ondo sartu arte ez ditugu ikusten gure sagarrondoak lorez beteta. Eguraldiak zerikusi handia du, noski, eguzkiaren beharra baitute zuhaitzek loreak erakusteko eta askotan maiatzerarte ez ditugu sailak lorez lepo.

Argazki hauek apirilaren bukaerakoak dira eta Moko barietatearenak dira. Guk ditugun barietateen artean goiztiarrena da eta bere azidotasunagatik ezaguna. Ez da “kosk” egiteko sagar bat, ez behintzat aurpegi xelebrerik jarri gabe ondoren. Barietate hau errendimentu handikoa da (mosto erauzketari dagokionez), pH oso baxukoa eta azukre maila onekoa. Oso barietate interesgarria guretzat.

Orain loreak pil-pilean ditugula erleen garaia da polinizazioa maila onekoa izan dezagun, sagar nahikoa izan dezagun.

El refrán que traducido significa: “Flor de abril mejor que el oro, flor de mayo mejor que nada”, describe bien la situación en la que nos encontramos, ya que en abril estamos a la espera de tener los manzanos en plena floración. Eso depende de la climatología del momento y este año hemos tenido una floración muy importante en la variedad de manzana “Moko”. El resto de variedades han empezado a echar flor pero ya en mayo es cuando podremos ver los campos llenos de flores.

Esta variedad temprana, el “Moko”, se caracteriza especialmente por su acidez. No es una manzana como para darle un bocado, no sin poner caras raras depués. Es una variedad de alto rendimiento (en cuanto a extracción de mosto se refiere), de pH muy bajo y de buen nivel de azúcares. Una variedad interesante y apreciada por nosotros.

Ahora que tenemos las flores a tope necesitamos que las abejas las polinicen para poder tener una abundante cosecha.

Maite Arregui

Ariziako Teknikaria

Triki-Festa Astiasaran II eta Izer-ekin

2013/04/19

Aitu!
Arin-arin eta fandangoak dantzatzen ikasi nahi? Gu ere ez gara oso iaioak baina Gipuzkoa eta Nafarroako trikitizale eta dantzari kementsuenak izango ditugu gurean.

Astiasaran II.a eta Izer Trikitilari eta Panderujoleak hilaren 20ko gaua alaitzen izango ditugu. Ohiko Sagardotegiko Menua Zarauzko bista zoragarriaz gozatuz.
Zatozte ondo pasatzera eta gure sagardoa dastatzera.

Erreserbarako Telefonoa: 943 100 489 Txotx!

Trikitilariak akzioan ikusi nahi?

Astiasaran II.a eta Izer nos alegrarán con buena trikitixa la noche del día 20 de abril. El menú de sidrería de siempre con las mejores vistas de Zarautz. Venid a pasarlo bien y a disfrutar de nuestra sidra.

Teléfono de reservas: 943 100 489 Txotx!